XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Fenomeno fisikoak eta fenomeno kimikoakErraz ikus daitekeenez, eta geure sentimenez somatzen dugunez, guregan eta gure inguruan etengabe gertatzen ari dira aldaketak edo transformazioak.
Aldaketa horiei
1. Azal ezazu, ondoko fenomenoen arteko zeinetan, substantziak beste mota desberdin bihurtzen diren, eta zeinetan gordetzen den hasierako izaera.
-Uraren irakipena.
-Paperaren errekuntza.
-Harriaren erorketa.
Fenomeno horien azterketa da bi natur zientziaren helburua: Fisika eta Kimika izeneko zientziena.
Fisika fenomeno fisikoak aztertzen dituen zientzia da, hau da, substantziaren izaera aldatzen ez duten transformazioak eta horiek arautzen dituzten legeak aztertzen dituena.
Azterturiko fenomeno-motaren arabera (termikoa, elektrikoa, magnetikoa, mekanikoa, etab.), zenbait adar ditu Fisikak.
Kimika, funtsean, fenomeno kimikoak aztertzen dituen zientzia da, hau da, substantzien transformazioak eta substantzien konposizioa, egitura eta propietateak aztertzen dituena.
2. Azal ezazu ondoko gertaerak fenomeno fisikoak ala kimikoak diren. Arrazoitu zeure erantzuna.
-Olioa eta ura nahastu dira.
-Mahatsaren mustioa hartzitu egin da, alkohola sortuz.
-Burdin zatia herdoildu egin da.
-Butano-gasa erre da.
- Azukrea disolbatu da uretan.
-Esnea garraztu egin da.